BILATZEN - "El arquitecto como coleccionista", María Antón Barco

Bilatzen
Atal bat hasieratik bukaerara irakurri daitekeen medio bat da, baina era berean zati isolatuak bilatu eta deskubritzea ahalbidetzen duen medioa da, informazioak esanahia galdu gabe. Ez du formatu zehatzik izan behar: liburua, bideoa, posterra edo bost zentzuekin irakurri daitekeen bilketa.

BILDU  ≠  ARTXIBATU   ≠  MUNTATU

Atlas-aren kontzeptua


Ideia horiek kontuan hartuz, Atlas batek ematen duen informazioa oso konpletua dela hausnartu daiteke. Azken finean, Atlasak ez dizu informazio bat ematen, baizik eta hausnarketa bat proposatzen, nondik jakintza bat atera daitekeen. Beraz. ESPAZIOA, DENBORA eta BEGIRADA jokoan sartzen dira. Begiradaren partehartzeak ematen dio informazioa gainditzeko izaera, beraz, informazioa jasotzeko era ezberdina izango da hori interpretatzen duen pertsonaren arabera, egokituz banakakoaren jakintza esparrura, kapazitatera eta emaitza nahiara.

Begiradak espazioa eta denbora berinterpretatzen ditu. Metafora gisa Tango izeneko kortometrajea, Zbigniew Rybczynski zuzendariarena. Filme laburrak denboran zehar espazioaren aldakuntza adierazten du, pertsonaiek espazioa erabiltzen baitute, bakoitzak momentu ezberdinetan, bideoan denbora tarte berdinean gainjartzen dira, baina espazio ezberdinak eta erabilera ezberdinak errespetatzen. Honela, espazioa denboraldi ezberdinetan eduki dezakeen interpretazioa, irakurketa edo begirada aztertzen du. Film laburra Oscar baten irabazlea da.



Iruzkinak