HOTELA, WROCLAW | 2015ko proiektua

Wroclaw Poloniako hiririk garrantzitsuenetakoa da, herriaren mendebaldean kokantzen dena, Alemaniaren eta Txekiar Errepublikaren mugetatik gertu. 

Proiektua hiriaren periferian kokatzen den langile-auzo batean planteatzen zen, zehazki Szybowcowa kalean. Eremu hori hiri-erdialdearekin ondo konektaturik dago, tranbia zein autobusez modu errazean iristea posible baita. Bertan, parke zabal bat kokatzen da, altuera handiko etxebizitza-bloke zabalekin enfrentaturik kokatzen dena, Poloniako gizartea eta historia gogorarazten dizkigutenak. Hainbat eremu huts aurkitzen dira, bloke handiei arnasteko lekua uzten, industrial itxurako dendak eta pabilioiak aurkitzen diren moduan. Ikusi bezala, lekua nahiko anitza da.

Bertan, hotel bat eraikitzea proposatzen zen, pabilioiak kokatzen diren eremuko partzela batean. Iparraldera, hau da, errepidera, eraikin berriak fatxada trinkoa edukitzea eskatzen zen, behin partzela guztiak eraikita hirigune horrek jarraipena eduki dezan. Altura mugatu gabe, eraikinak osotasunean kuboaren bolumetria antzekoa edukitzea eskatzen zen.

Wroclaw, Silesia Behea

Szybowcowa kalea, hiriaren kanpoaldean 
Partzelen antolaketa

Partzelen antolaketa


Iparraldetik errepidea dago baina haren atzean parkea kokatzen da ere bai; errepidera begiratzeak dakarren pribatutasun eza ekiditu behar zen, baina parkeak eskaintzen dituen bistak ezeztatu gabe, hori baita orubeko bistarik preziatuenak izan daitezkeenak. Hori lortzeko, fatxada ikuspuntua filtratuko duten azalen bidez eratzen da, barrutik kanporako ikuspuntua eta bistak sustatuz, kanpotik fatxada opakoa simulatuz.

Hegoaldeko eta ekialdeko fatxadek barrura begiratzen dute, hotelaren atal publikoak estaliz eta eremu horiek behar duten iluminazioa sortzen: tailerretan argia goitik sartzen da, iluminazio difusioa sortuz, lanerako egokia dena; konferentzia-geletan, ordea, argia oso murriztua da, horma zorura ez iristean sortzen den zirrikituaren bidez sartzen baita. Jatetxera sartzen den argia, ordea, oihal horma baten bidez neurtzen da, hau da, ahalik eta argi gehien sartzen da. 

Eremu publikoak eraikinaren hego-mendebaldetik hazten dira, logelak ipar-ekialdean zabaltzen diren bitartean. Logelen eskualdeak ebaketan erritmo errepikakorra jarraitzen du, zabalera eta altuera berdineko logelak eratzen baitira; haien arteko topaketan, hau da, ipar-ekialdeko izkinean, suite tipoko saloidun logela handiak topatzen dira. Eremu publikoek logelen erritmoa ez dute jarraitzen, eta altuera bikoitzak eratzen dira: zazpi logela solairu eremu batean eta bestean sarrera (0.00m), jatetxea (6.00m), konferentzia-gelak (12.00m), tailerrak (21.00) eta terma-relax eremua (27.00m).

Kontzeptuaren krokisak.
Iluminazioaren analisia, fatxadaren analisia.

Influentziak.
Bruder Klaus kapera, Peter Zumthor;
Portocolom-eko laborategi experimentala, Carles Oliver. 

Oinplantak.
0. solairua, 1. solairua, 2. solairua, 8. solairua

Ebaketak.
Ipar-hego ebaketa, eki-mendebalde ebaketa.

Altxaerak.
Iparralde, hegoalde, ekialde eta mendebaldeko fatxadak.

Hegoaldeko fatxada

Iparraldeko fatxada

Sarrera rodatua.

Sarrera nagusia.

Sarrerako kafetegiko patioa.

Logela baten ikuspuntu bideratua










Iruzkinak