ALBI | PROIEKTUAREN KONTZEPTUA

ESPAZIO PUBLIKOAREN BERDEFINIZIOA

  Beharren edo moldaketen analisia  

Albiko bisitaldian Sainte-Cécile enparantza eta inguruko espazio publikoak aztertzean, hiriaren funtzionamendua, haren bizitza eta arkitektura tipologia ulertzera hurbil gaitezke. Eraikinen barne espazioak irakurri ondoren beste motako sentsazioak jasotzea posiblea da. Espazio publikoak eremu zabalak, transitatuak, erabiliak, argitsuak eta azken finean biziak ziren, hiria disfrutatzen duten bizilagunak erakutsiz; barne espazioak, ordea, denboran garatu ez diren espazioak topatzen dira, egungo erabilerak jazotzen dituztenek baina jatorrizko izaera mantenduz. 

Toulouse-Lautrec museoan, zehazki, jatorrian museoa ez zen eraikin batean egotearen sentsazioa ebidenteegia da. Jatorrizko arkitektura mantentzearen saiakuntza ikusten da, ondarea den eraikina zaintzeko esfortzua, baina eremu batzuetan orainaren presentzia ikusten da, eraikina gaur egun daukan funtziora, hau da, museo- eta erakusketa gela-funtziora moldatu behar baita. Beste eremu batzuetan, ordea, ez da nabaritzen. 

Behe solairuan, klaustroa inguratzen duten espazioek jatorrizko fatxadak dituzte: arkuz eta zutabe handiez eutsitako horma lodia. Arku horiek klaustrotik ikus daitezke ere bai, kargarik jasotzen ez duten eta betekina den hormaren zatiak izaera ezberdina dutela ikusten baita. Barne espazioa bi karriletan antolaturiko luminarien bidez argiztatzen da, iluminazio beharrei zuzenean erantzuten, jatorrizko arkitekturak egiten ez duen moduan. Ez da iluminazio difusoa, luminariek zuzenean margolanak enfokatzen baitituzte; ez da giro erosoa sortzen gelan, horretarako argi kantitate handia eta difusoa baita erantzunik hoberena, eta hemen argi kantitate txiki, puntuala eta zuzena baitaukagu.


Klaustroa. Erdi-puntuko arkuak
Klaustroa. Arku zorrotzak
Toulouse-Lautrec museoa barrutik.
Arkuen disposizioa, luminarien norabidea eta panel-tipoko distribuzioa

  Proposamena  

Klaustrotik irakurtzen diren arku horien estrakzioa egitea proposatzen da, estrakzio horiek enparantzan espazioa antolatzeko tresna literalak izanda.

Enparantzaren dimentsioak handiak dira. Planteatzen den proiektuak hirian inpaktua edukitzea nahi da, ekarpenak nabaritu daitezen; baina horretarako ez da enparantza inbaditu behar, baizik eta espazioaren moldaketa on baten bidez enparantza jatorri-puntu bihurtu eta jendea hiria ezagutzera gonbidatu.

Arkuek erakusketa-geletako panelen funtzioa hartzen dute eta haien disposizioak hiriak dituen kultur-gune eta -eraikinen mapa moduan funtzionatzen du. Arkuek leku horien informazioa edukiko dute eta aldi berean, bertara iristeko bidea erakutsiko dute, zoladuran ipinitako bideen bidez.

Jatorri-puntua eta hedapen norabideak.

Klaustroa: erdi-puntuko arkuak.
Estrakzioa eta egiturak eraikitzeko betekina

Klaustroa: arku zorrotzak.
Estrakzioa eta egiturak eraikitzeko betekina.









Iruzkinak