Jeremy Till-ek idatzitako Architecture Depends liburuaren gaineko iruzkinak zalantzan jartzen du "Less is More" Mies Van der Roheren esaldia, minimalismoaren sorrera izendatu zuenak. Robert Venturiren "Less is Bore" kontzeptuari lotua, limitera eraman eta Till-ek "Mess is the Law" ideia garatzen du, Sara Wigglesworth-ekin batera Increasing Disorder in a Dining Table esperientzia garatu ondoren.
Arkitekturak espazioak eratzen dituen erreminta bezala ulertu da eta ulertzen da askotan. Iruzkinak arkitektura esperientzia baten ondorio moduan ulertu daitekeela iradokitzen du, hau da, beharrek, erabilerek, esperientzia ezberdinek eta azken finean lekuko biztanleen partaidetzak arkitektura sortuko du, eta sortu egiten ez badu, behintzat moldatu. Moldatu, egokitu. Garatu. Gakoa arkitektura baldintza eta jokabide anitzen menpe dagoela asumitu behar da, eta diseinuak hori ekiditzen saiatu beharrean, hori suspertu behar du.
Espazioek bizitza dute, beraz diseinuek eta arkitektura elementu aktiboak izan behar dira. Modu honetan, haratago joaten, Koolhaas arkitektoak kontzeptu horiei egindako erantzuna ulertu daiteke: "Find optimism in the inevitable". Asumitu bizitza, diseinu aktiboak egin, etorkizunean eta erabilpenean pentsatu eta horrekin gozatu, arkitekturak poztasun hori eraman dezan.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina