Poiektua garatzean maketaren izaera definitzen da: Maketa negatiboa.
Proiektua espazio publikoan datza, espazio horren esanahiean eta etorkizuean suposa dezakeen gidalerroetan. Maketaren estrategia eremuaren interpretazio negatiboan zehaztu da, maketan espazio gardenak daukan garrantzia irudikatzeko.
Espazioaren mugak, hau da, perimetroan dauden eraikinen edo bolumetrien errepresentazioa materializatu da, diren moduan, hau da, mugak. Ez du horrenbesteko garrantzirik zer espazio konformatzen duten, baizik eta espazioa nola delimitatu egiten duten.
Kota aldaketak garrantzia du, ez nola egiten den baizik eta kota aldaketa bat egon badagoela, beraz maketan kota aldaketa hori sentitu egiten da, zer elementuren bidez egiten den omitituz.
Maketan garrantzia hartzen du sortzen den espazioaren birmoldaketa, zolamenduaren izaera argi geratzen da, arkuen estrakzioaren jatorria ulertzen da eta espazio berri horrek egiten dituen erreferentziak proiektatzen dira.



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina