Zaldibia, Goierriko parke naturalen atea
Gipuzkoako erdialdean, Aralar mendilerroaren pean kokaturiko herriak eremu ezberdinak batzen ditu, espazio anitzen baterapuntua baita. Lurralde herrikoia den bitartean, industrian esanguratsua izan den herria izan da Zaldibia, iraganeko aztarna moduan herrian oraindik somatu daitekeena. Naturgune aberatsean kokaturik egoteagatik, natura eta herria irudikatzen dituzten elementuen bateragunea da ere bai.
Natura, bizikidetza, industria eta denboraren influentzia pairatzen duen lurralde honek muga esanguratsuak ditu, gure taldeak aztertu dituenak eta erakusketaren ardatz bihurtu nahi ditugunak.
Proposamena
Erakusketaren aretoa antolatuko duen maketa bizia izango da mugak aztertzen dituen erakusketa-gaia. Zoruan, kolore-zinta ezberdinen bidez mugak marraztuko dira: muga administratiboa, muga fisikoa eta muga bateratzailea, aurreko biak batzen dituena. Muga horiek azaltzeko, barrualde sentsazioa igarriko duen tunelak errepresentatuko dira, panelen bidez eraikiak. Panel horietan dagokion mugari buruzko informazioa emango da.
![]() |
| Panel mugikorrak, mugan zehar mugitu daitezkeenak |
![]() |
| Mugak zoruan, panelak tuneletan |


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina