Turismoak lurralde baten materialitatearen eta gai subjektiboen elkarrizketa irudikatzen du. Tesu honetan, hori kontuan hartuta, turismoaren bidez hiri, herri edo bestelako eskaletan neurtutako lurraldeak aztertu daitezkela defendatzen du. Beraz, turismoak lurraldea birkonfiguratzeko gaitasuna du, aspektu sozial, ekonomiko, politiko etabarrengan influentzia duelako.
Birkonfigurazio hori turismoaren alde positibotzat hartzen da sarritan, sektore ezberdinetan mugimendua sortzen duelako eta lurraldearen estankamendua ekiditen duelako; hala ere, turismoak eragin negatiboak sor ditzake zeharkako moduan, beti ere, mugimendua edo aldaketa suposatzen duten faktoreek neurtuak eta zainduak izan behar direlako, etorkizuneko inpaktuak aurreikusteko gai izateko.
Turismoak transformazio gaitasuna badu, banakakoaren eta kolektiboaren alegiazko ideiak transformatzeko gai izango da. Hori horrela izanda, ondare komunez jabe egiten da, produktu komertzializagarri bihurtuz.
Bartzelonetan, Mallorcan edo Ibizan bezala gertatutako protestak azpimarratzen dira, hainbat gaien pean: mozkorren turismoaren kultura, taxi ilegalak, turismorako alokairurako gordeak dauden etxebizitzak, sortutako zarata, bertokoek espazioaz ezin gozatzea,
Turismoak eta politikak gero eta erlazio handiagoa dute. Cisma editorialak horri buruzko hausnarketa egin ostean, bere izaeraren jokaera azaltzen du, joko horren parte izan nahi gabe. Hiri neoliberalaren barruan autonomiazko espazioak eraiki nahi ditu, non kapitalaren aurrean hiritarraren benetako interes orokorra haztatzen den. Editorialeko publikazioen bidez, non egia esaten saiatzen den, disimulurik gabe, kapitalismo basatiaren aurkako borroka ideologiko eta kulturala materializatzen da, hau da, ezagutzaren eta establishment kulturalaren arteko borroka.
Erresistentziako kulturaren errepresentatzaileen papera hartzen dute, saria herri kritiko, jaso eta informatua izango delako, manipulatzen utziko ez dena, emantzipaziorako bide propioa hasiko duena.
"(...) la verdad es siempre revolucionaria. Y ahí está Cisma y están otros espacios de resistencia, gritando berdades a través del papel, de ese fino papel que se puede arrancar, se puede llenar de pensamientos mientras se lee, se puede volver a leer y a discutir."


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina