Irakurketa | Alain Badiou | Arte garaikidearen baldintzak


Alain Badiou filosofo eta idazle frantsesa da, gaur egungo arteari buruzko gogoeta egin duena Arte garaikidearen baldintzak testuan. Honetan, artearen garapenak gaur egungo artearen emaitza dela esaten du.

Arte klasikoa zein arte erromantikoa  sortzaileak  direla dio, forman, kontzeptuan zein artistan identitatea eratuz; arte modernoa, arte garaikidearen erdibideko pausoa izanda, formen sinplifikazioa eta aldi berean konplexutasuna dakar. Azkenik, arte garaikidea dator, modernoa baino haratago doana, errepikapenaz baliatuz, artistaren irudia deuseztuz eta arte efimeroa sortuz. Horrela, performance- zein instalazio-tipoko arte modeloak agertzen dira, teknika guztiak eta medio guztiak erabiltzen dituzten arte modeloak (margotu eta abestu daiteke batera bi modelitateak izanda garrantzia berdinekoak).

Kritika ontologikoak arte garaikidea mugikorra, pasakorra eta anitza dela zehazten du. Kritika etetikoak, ordea, formak formarik ez duela esaten du; iraganeko arteetan sakratutzat hartzen diren aldeak orain ez dira sakratuak baina gorena lortzeko asmo ezkutua dago (kristauen bizitza umilaz zerura iristeko nahia bezala). Azkenik, kritika politikoa egin daiteke, arte hau kontsumitzean desagertu egiten baita.

Mezua bidaltzeko moduaz hausnartu egin behar da: ez gara hondamendiaz ohartaratzean geratu behar, baizik eta hondamendia gerta daitekeela esan behar da baina ekiditu dezakegula posiblea dela esan ere bai.

Arte klasikoa eta erromantikoaren haustura: arte modernoa

Arte garaikidearen izaera: arte aitzindarien haustura






Iruzkinak