KUTXAK, KUBOAK, INSTALAZIOAK, ZURITASUNA ETA DIRUA

Espazioak formarik ez du. Arkitekturaren lana, besteak beste, espazioa ulergarri bilakatzea da. Horrela, espazioa kutxetan sartzen da.

Especies de espacios, Georges Perec
Ville Saboye, Le Corbusier

Horren garapen gisa, kubo zuria agertzen da. Fondo zuriak espazio hori teatralizatzeko joera pizten du. Horrela, museoa baino, beste edozerren antza duen espazioa sortzen da (aireportua, antzokia, diskoteka...) kutxaren sinpletasuna transformatuz. Beraz, horma zuriak filtro funtzioa hartzen du, hautatzen zein den arreta eskatzen duen ikuspuntua, bideratzen ikuslea eta zentralizatzen protagonismoa.

Kubo zuria: espazioa inguratu
Teatralizatu eta transformatutako espazio zuria
Ikuspuntuaren eta arretaren bideraketa arte piezengan egiten dira, edo hori iradokitzen du, baina horretaz gain ikuslea hautatzen du: artea selektiboa da? Bai.

Gaur egun artea bilatzen duen munduaren zatiari bideratzen da. Artea plazerra da, hezkuntza, kreatibitatea eta haratago begiratzeko erreminta. Guztiok pertsonak gara, gizakiak, guztiak berdin etorri gara mundura eta guztiok ditugu munduan dauden onurak disfrutatzeko eskubide berdinak, hala nola betebehar berdinak ditugun moduan.
Lehen mundua: frutak milioiak balio ditu
Hirugarren mundua: frutak bizitzak balio ditu
Mundu kapitalista bereizketan oinarritzen da. Pertsonak bereizten dira. Ondorioz, espazioak ezberdinak dira, munduaren pertzepzioa ezberdina da. Artea ez da berdin ulertzen. Errealitatera itzultzean, pertsonak pertsona mailan geratzen bagara, esklabo mailatik igoz edo jainkotasun statusetik jaitsiz, ikusiko genuke dena guztion eskuetara egon behar duela.

Arkitekturak espaizio horiek bildu egiten ditu, arteak ikusleak hautatzen ditu eta espazioak transformatzen ditu. Kutxa zuriak transformazio horien pairatzaile nagusia izan da. Transformazio eta adaptazio esanguratsua bideo gelan ematen da: kutxa zuria kutxa beltzaren funtzioa hartzen du.

Ilunantza, iluntasunik gabe

Iruzkinak