MATERIALA: INTERBENTZIOA ETA ONDAREA

Ondarezko eraikin batekin interaktuatzean eraikitzen dena zer materialetan egiten den kontuan hartu behar da, material horrek jatorrizko materialen balioa handitu dezan eta orokorrean interbentzioak esanahia eduki dezan. Horrek ez du esan nahi material aldaketa drastikorik egiterik ez dagoela, baizik eta zentzuzkoa izan behar dela.

Hona hemen hiru obra non ondarezko proiektu batean interbenitzen den eta orijinaltasunez material berriek anpliazioaren justifikapen bilakatzen diren.


                TERUEL URBAN DEVELOPEMENT              
       David Chipperfield & b720 Arquitectos      

Hiriaren aurrealdea transformatzeko proiektua da, trenbide geltoki berritik erdigune historikorako irisgarritasun-baldintzak hobetzeko. Ovalo Pasalekuaren berriztatzea proposatzen da leihaketan, potentziatuz haren begiratoki funtzioa eta neomudejar eskaileraren inguruneko espazioak dignifikatuz.

Monumentua dagoen plazaren zoladura harri zurizko bidezidorraz egin da, alfonbra moduan. Konexioa eskailera bidez edo arrapala sutilaren bidez egin daiteke. Arrapalak malda leuna du, harresian leku egiten dena: prisma bat eraikitzen da  eta argi-zutabe batek iluminazioa filtratzen du.









           8B NABEA, MATADERO, MADRID          
    Arturo Franco Díaz    

Kudeaketa administratiborako gordetako espazioa da nabe hay, non lanerako eremu txikia dagoen, biltegi bat eta erabilera anitzeko espazio bat hitzaldietarako. Interbentzioaren muina zen teia lauarekin egindako estalkia birgaitzea, patxeatutako rasilla eta tableroen gainean, konjuntuaren egitura sendotzea eta barrualdea egokitzea termiko eta akustikoki, erabilera berriei leku egiteko. Nabe honen birgaitzea ez zen Mataderon egindako lehenengoa, beraz eskonbro askoren pilaketa zegoen bertan: proiektu hau oportunitatearen ondorio izan zen. Honela, eraikitze-sistema da proiektuaren sortzailea da, birgaitzearen justifikazio etikoa izan ohi dena. 

Ikeketa egin zen jakiteko nola funtzionatzen zuen topatutako materiala, teia laua, nola apilatu egiten den, nola aparejatu, zein den bere ezaugarri organoleptikoak, bere pisua, nola diren loturak, ertzetako, dinteletako arazoak... Arkitektura-arazo unibertsalak material berrian planteaturik. Denbora berdinean eskulana eta inperfekzioa agertzen da; bibrazioz betetako lana, artisau kolektiboaren bibrazioak, Richard Sennett aldarrikatzen duen moduan. Proiektuak bioklimatikoa da, teiak konfort termiko eta akustiko jasangarria bermatzen duelako, birasmatzen delako bere inguran duenarekin; bioklimatikoa Ralph Erskineren The Box aterpetxea bezala, enbor-pilaketaren bidez eratutako isolamenduari esker.






Proiektuaren izaera espazio-konfigurazio balizkoan datza, jatorrizko izaera aldatu nahi ez duena. Luis Bellido Matadero proiektatzean emandako "nazional-kastizo" estiloak irauten du fatxadetan, barrualdean estilo hori diluitu egiten den bitartean. Proiektu honek ibilitako bide batzuk desegiten ditu, baina topaguneak topatu nahi ditu. Atzera begiratuz egiten du aurrera, Oteizak zioen bezala, arraunalriak bezala, atzera begiratuz. 

"De la teja árabe, procedente del muslo de la mujer como molde, y de su colocación manual, se pasó a su aplicación industrializada y a su versión plana. Ahora los elementos industriales, inertes, se entienden de otra manera, descontextualizados y colocados desde la imprevisibilidad del trabajo manual."




 










               NINGBO HISTORIC MUSEUM                
                        Wang Shu                       

Mendizko paisai gogortasuna eta ura eta ozeanoaren leuntasuna konbinatu zituen, Ningbo-ko historia eratu duen Txinako Itsaso Orientalaren garrantzia kontuan hartuz, baita Jiangnan-eko etxebizitzen ezaugarriak integratuz ere azulejo eta banbuzko dekorazioen bidez. Eraikinaren itxura mendixka eta haranetik etortzeaz gain, maila aldaketa anitz hartzen ditu bisitariak eraikina Nningbo-ko herrien espazio eta eskalarekin konparatu dezaten.

Museoaren fatxadek material anitzen bateraketa dira, haien egitura-mekanika bateratuz eta 23,95 metroko altuera kontsideratuz. Azulejua, banbua eta zeramika erabiltzen dira. Azulejua inguruetatik jasotakoa da, hormigoiaren aurrekoa eta bernakulua den dekorazio ekonomikoa. Banbua zementuarekin nahasia agertzen da; haren arrastoa horma grisetan dago, arkitektoak naturari emandako garrantzia agerian utziz, akabera leunak lortu ordez sentimenduak materializatuz. Adreilua erabiltzen da, "Wa Pan" adreilu-geruza tipologia erabiliz, arkitektura bernakuluko antzinazko teknika dena. 

Leihoek dimentsio, altuera eta forma ezberdinak hartzen dituzte, irudizko desordena simulatzen.







Iruzkinak