TURISMOA ETA IKUSPUNTUAK

Montauban herri turistikoa da. Turismoaren erakarpena den puntua proiektuaren baitan sartzen den zubia dago. Orubean egindako interbentzioak gaur egun Montaubanen zubitiko ikuspuntua eraldatuko du, beraz, zubiaren presentzia aztertu behar da, perspektiba hori zainduz eta proiektuaren atal garrantzitsu moduan tratatuz.

Hiri anitzetan zubiek interesekoak diren puntuak seinalatzen dituzte.

Pragan, Karlovi zubitik Astronomia Erlojuaren dorrea ikusten da, honela, ikusleek haien arreta bidera dezakete eta hiria irakurtzeko gida dute.

Manhattan zubitik, ordea, ezinezkoa da puntu bakar batera bideratzea begirada, hiriaren skyline osoa ikusteko gai garelako bi arrazoiengatik: alde batetik zubiak nahiko altuera du non ikuspuntu erosoa dugun, eta beste aldetik, Manhattanera begira skyline-a eratzen duten etxe-orratzek ez dira bata besteari estaltzen, Manhattaneko partzelazioa ikuspuntu diagonaletik begiratzen baitugu. Hala ere, zubiaren luzeran zehar eraikinen zoom edo perspektika-zentratzeak gertatzen dira, zubiaren eskalak haren egitura elementuek panoramikaren eremu batzuk zehazten dituelako

Sydney beste adibide bat izan daiteke. Bertan, Opera House eraikina zubiaren luzapen-ardatzean ez dagoela ikus daiteke, baina zubia eta eraikina elkarrizketan daudela ulertzen da, bai zubiaren kokapena eta inklinazioagatik, bai eraikinarek partzelaren irtenagatik.

Chicago-ko zubiak hiri horretako hirigintza zuzentzen duten elementu esanguratsuak dira. Hiri horren arkitekturaren eskala handia denez, zaila da ikuspuntua puntu zehatzetara bideratzea, ez dagoelako elementurik besteen artean nabarmen gailentzen denik. Baina hemen, partzelazioa jarraitzen duten zubiek, hirigune luzeen jarraian jartzen dira, lehen lerroko arkitekturaren skyline-a edukiz, fuga puntuaz kalearen arkitektura irakurriz eta hirigunearen amaieran kokatutako arkitektura aurrez-aurre ikusiz.


Praga

  

Manhattan



Sydney




Chicago





Iruzkinak