DONOSTIA 2050 | KLIMA ALDAKETA


Begiak ireki

Gure planetak historian zehar aldaketak jasan izan ditu. Gizakia mundu honen jabe aitortu zuenean bere burua planetak aldaketa ez-naturalak jasaten hasi izan da. Mundu honetako biztanle suntsitzaile gisa, gure burua eta posizioa ulertu behar dugu. Eragindako aldaketekin elkarbizitzen ikasi egin beharko dugu eta munduko bizidunen biziraupena bermatu. Aldaketei eta mundu berriari aurre egiteko gaitasunak egingo gaitu duin.  Nola  egingo dugu; hori da gakoa.

Donostiak epe laburrean (2050-2100 urteak) jasango dituen aldaketak gaur egun daramagun bizimodua birplanteatzeko aukera da.

Tenperaturen igoera emango da, itsasoko urak berotzen diren heinean. Donostiako marko inkonparablea mediterranean kostaldeko hiriekin konparatu ahal izango da, bertan ohikoak diren espezieen presentziagatik. Bai flora zein fauna  espezie exotikoak  Donostiara iritsiko dira, klima beroagoetako itsura emanez Gipuzkoako hiriburuari. 

Uraren presentzia gaur egun esanguratsua bada, etorkizunean garrantzia hori eraldatzea kontsideratu daiteke. Ur gehiago egongo da, baina Donostiako kostaldeak duen perspektiba deuseztatuko da. Itsaso-mailaren igoerak Kontxako barandaren ikuspuntua ezabatuko du. Uholdeak maizago egongo dira, Alde Zaharra ur azpian utziz urte erdian.

Naturan emandako aldaketa hauek gizarte-inpaktu ikaragarria ekarriko du ere bai. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza... aldatuko dira, baina osasun-zentroen edota turismoaren aldaketa esanguratsua izango da.



Ulertu

Itsaso-maila igotzean Kontxako hondartza desagertzen da, Kontxako Barandarekin batera, ur-azpian hondar bezala geratuko dena.
Miramar Jauregiak hondartza lerro nagusian geratuko da.
Espezie floralen aldaketak mendien eta zuhaitz berdeen itsura aldatuko dute guztiz. Udaberriko alergiak areagotuko dira.
Animalia-espezie atzerritarren etortzeak babes-sistema berriak ekarriko ditu, baita elikadura modu berriak ere.
Turismoaren berplanteaketak espezie berrien esplotazioa ekarriko du. Baita iraganeko Donostiara begiratzeko modua ere.

Miramar Jauregia
Donostia 2100
Espezieen Berrantolaketa


Kontxako Baranda
Donostia 2100
Turismoaren biziraupena

Donostia gaur egun
Miramar Jauregia eta Kontxako Baranda
Marko Inkonparablearen ikonoak






Iruzkinak