PAU | prePROGRAMA

PAU: Mendebaldeko hiria, Europakoa, Frantziakoa. 
Pau hiriak ez du asetu behar den berebiziko beharrik; hortaz, ez dugu ekipamendu pegote-rik proiektatu nahi, benetak erabilgarria izango den espazioa baizik. Mota guztietako ekipamendua duen hiri batek bestelako ekipamendu bat eraikitzekotan, hiria aberastu egiten duen programa eduki beharko du. 

Hiri cosmopolita honetan aisialdia suspertuko duen espazioa proiektatuko da. Espazioa hiri osoarentzat da, hau da, hirian dauden pertsona guztientzat, bertakoak edo kanpokoak, gazteak edo helduak, bizimodu lasaia edo mugitua dutenentzat, aisialdi erlaxatu edo adrenalinaz betetakoa nahi dutenentzat... Horrekin batera, entretenimendu purua dena hiriaren motore bihurtu daiteke, ekintza didaktikoak proposatuz eta modu paraleloan garapenerako sustapena izan daitekeena. Hau da, proiektuak zikloa proposatzen du entretenimendu, hezkuntza eta sustapenaren artean. 


ZIENTZIA PARKE UNIBERTSALA
ZIKLOA

Proiektua ez da espazio batean zentratzen, hiru eskalatan banatzen baita (ikus Pau analisia sarrera). Proiektuak ez du eraikin bat eraiki nahi: hiriari aportazio bat egin nahi dio, zientzia-parke unibertsala. Espazioa hirian zehar hedatuko da eta Pau zientzia-parke hiri bilakatuko da. 

Kontzeptua potentziala duten espazio estrategikoak inbaditzean datza. Hortaz, hiru fase proposatu ditugu, espazioa inbaditzeko faseak, hala nola. Lehenengo fasea Sernam Hangarra da, potentzial generikoa (ekintza anitz, baliabide anitz, espazio anitz) duen eremua baita eta zientzia-parke ideiaren sorrera ekin duen puntua delako; ondore, alboetako kontagiatutako espazioak inbaditzean datza; azkenik, demandaren pean hedapena jarraitu, espazioek eskatzen duten arabera, espazio estrategiko puntualak (ekintza konkretuak, espazio zehatzetan) inbadituz.


ZIENTZIA-PARKE HIRIAREN FASEAK







Iruzkinak